XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, bildur naiz.

Guk berriz, zer egingo? Ixilik egongo? Onbide onen berri eman gabe, Jema'ren santutasun arrigarriaren alderdi bat bakarra ezagutuko genduke.

Santu diranak eta oinbeste ez diranak ere bai, garbitasuna goratzeko gauza arrigarriak esan dituzte.

Iturria agortu ote-da? Ez, arrigarriagoak esan ditezke...

Zeruan, eta an bakarrik, ondo ezagutu ta txalotu bait-diteke Andre Maria Jaungoikoaren Ama ta aingeruen Erregin izateraño jaso duan onbide edo birtute onen edertasun zoragarria.

Santutasun-soñekoak apaingarri, asko ditu.

Gure gaztearen santutasunak batez ere.

Apaingarri auen artean apañena garbitasuna du, noski.

Ta onelako apaingarriz apaindutako animai mesederik aundienak egin oi-dizkie Jesus'ek.

Iñorako baño obeto datozkigu onerako Aingeru-Zaitzalleak gure gazteari esandako itz auek: Goren-gorengo zure birjintasun garbia dalata, ainbeste doai edo esker ematen dizkitzu Jesus'ek.

Garbitasuna zer da?